FAQ

Itzulpenak automatikoki egiteko sistema bat da?

Ez, itzultzaile profesionalek egindako itzulpenak kudeatzeko sistema bat da.

Norberaren ordenagailuan instalatu behar da?

Ez. Web-aplikazio bat da Itzulpenflow, eta nahikoa da ordenagailuan Interneteko konexioa izatea aplikazioa erabili ahal izateko.

Web-aplikazioa martxan jartzeko zerbitzari bat behar dut?

Bi aukera ditugu: aplikazioa bezeroaren zerbitzarietan jartzea edo hodeian ostatatzea. Aukera horren arabera, prezioak aldatu egiten dira.

Nire erakunde barnean instalatu nahi dut zerbitzu hau, informazio konfidentziala sarera ez igotzeko. Posible da?

Bai. Web-aplikazio hau hodeian zein erakundeetako zerbitzarietan instalatzeko aukera eskaintzen dugu, bezeroak egokien irizten dion moduan.

Zenbat balio du web-aplikazio hau nire erakundean ezartzeak?

Itzulpenflow erabiltzaileen lan-moduetara egokitzen dugu, eta prezioa horren araberakoa da.

Erakunde barruan egin ezin ditugun itzulpenak beste itzulpen-enpresa batzuetara bidaltzen ditugu. Hori kudeatzeko balio du?

Bai. Barruan zein kanpoan egiten diren itzulpen-lanak kudeatzeko balio du. Gainera, kanpo-enpresetara bidaltzen diren lanen aurrekontuak modu automatikoan kalkulatzen ditu, eta, beraz, kudeaketa-lana murrizten da. Berdin egin daiteke freelanceekin ere.

Gure itzulpen-enpresan bi langile gara, eta guztia geuk egiten dugu. Merezi digu aplikazio hau ezartzea?

Jasotzen duzuen eskaera-kopurua kudeatzeko eta lan bakoitzaren egoera zein den jakiteko zailtasunak badituzue, bai. Eskaera guztiak Itzulpenflowtik bideratuz gero, lan guztiak kontrolatuak izango dituzue une oro.

Bezeroek zer informazio ikus dezakete?

Itzulpenflow erabiltzen hasi zirenetik plataforma erabiliz egin dituzten itzulpen- eta zuzenketa-eskaera guztiak eta haiei buruzko datuak ikus ditzakete. Gainera, itzultzeko zein zuzentzeko eskaera baten entrega-epea gainditu bada, nabarmenduta agertuko da aplikazioan.

Kanpo-hornitzaileek zer informazio ikus dezakete?

Itzulpena edo zuzenketa egiteko beharrezkoa den informazioa soilik ikusiko dute: dokumentua, hitz- edo karaktere-kopurua, lana amaitzeko ezarri zaion epea...

Itzulpen-fluxu guztia kudeatzeko erabil daiteke?

Bezero batek aurrekontu bat eskatzen duenetik itzulpen edo zuzenketa bat amaitu eta fakturatu bitarteko prozesu osoa kudeatzeko balio du Itzulpenflowk.

Plataforman dagoen informazioa nork ikus dezake? Eta non jasotzen da informazio hori?

Plataforman saioa hasten duen pertsona bakoitzak bere profilaren araberako baimenak izango ditu; hau da, informazioa erakutsi edo ezkutatuko zaio duen profilaren arabera. Plataformaren administrariak izango du informazio guztia ikusteko baimena. Gainera, erakusten diren datuak Excel batera ateratzeko aukera eskaintzen du Itzulpenflowk, datuak erraz tratatzeko.

Guk ez dugu lana azpikontratatzen, eta gure erakundeko sailetarako bakarrik itzultzen dugu. Ondo etorriko zaigu?

Lantaldea kudeatzeko tresna ezin hobea da Itzulpenflow; sisteman kargatuta dauden lanen zerrenda ikus daiteke, eta horietako bakoitza nori esleituta dagoen. Horrela, askoz errazagoa da lan-karga banatzea.