Eskaeren historia

Plataforman kargatutako eskaera guztien informazioa gordeta gelditzen da.

Lan-bolumenaren kontrola

Itzultzaile bakoitzaren lanen berri ematen du (hasitakoak, amaitutakoak, epez kanpo daudenak…).

Aurrekontuak

Aurrekontuak automatikoki egiten ditu.

Gastuen kontrola

Diru-sarrerak eta -irteerak une oro ikus ditzakezu.

Itzulpen-prozesuaren kontrola

Optimizatu zure lana

Itzulpen-prozesua optimizatzen laguntzen duen tresna da Itzulpenflow. Besteak beste, lagungarri da lanak egoki esleitzeko, dokumentuak biltegiratzeko, bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremanak bideratzeko, eta merkatuan lehiakorrago izateko.

Generic placeholder image

Zure lan egiteko modura egokitzen gara

Erakunde bateko lan-prozedurak Itzulpenflown aplikatzen ditugu, eta horretarako behar diren egokitzapenak inplementatzen ditugu. Helburua Itzulpenflow bezeroaren beharretara egokitzea da.

Generic placeholder image

Gure bezeroak

Itzulpen-enpresak, beste sektore batzuetako enpresak...

Argizka Albizu Uralde

Itzulpen-zerbitzuko arduraduna. Elhuyar.

Itzultzeko eta zuzentzeko lanak antolatzen aurrerapauso handia egin dugu Itzulpenflow daukagunetik. Erabiltzeko erraza da, eta gure barne- nahiz kanpo-sarearekin erabiltzen dugu. Bezeroek aplikaziotik egiten dituzte itzulpen-eskaerak, eta bertatik kudeatzen ditugu itzulpenaren fase guztiak: eskaera jaso, itzultzailea/zuzentzailea esleitu, jatorrizko/itzulitako/zuzendutako dokumentuak gorde, aurrekontuak egin, fakturatu...

Imanol Miner Ariztizabal

Hizkuntzen kudeaketa. Kutxabank

Itzulpenflow baliatzeak, itzulpen eskaeren joan-etorria erabat arindu digu hurrengo arrazoiengatik: batetik, itzulpen eskaera egin eta itzulpena jaso arteko lan prozesu osoa bideratzen duelako, bitartekarien beharrik gabe, itzulpenaren eskatzailea eta itzultzailea zuzenean harremanean jarriz; bestetik, administrazio lanak (intzidentziak, eskaeren antolaketa, fakturak eta gisakoen kudeaketa) bateratu eta erraztu digulako; eta azkenik, itzulpen lanen denbora aurreikuspena egiteko aukera ematen digulako lan prozesuak doituz.

Jasone Aretxabaleta Osa

Itzulpenflowren erabiltzailea. SPRI.

Itzulpenen prozesua bizkortu eta erraztu egiten du Itzulpenflowk: bi minutu baino ez ditut behar itzulpen bat eskatzeko. Itzulpena beti dago kontrolpean; ziurtasuna eta konfiantza ematen dit plataformak

Iñaki Mendiguren Bereziartu

Freelance itzultzailea

Urteak daramatzat Itzulpenflow erabiltzen: bezeroarekiko harremanak asko errazten dizkit, lanari buruz behar ditudan datu eta xehetasun guztiak emanez; dena ordenatzen eta gordetzen dit, datuak nahastu edo galdu gabe, eta azkenean fakturazioa egiteko ere ia dena eginda ematen dit. Aurrerapen handia, oso erabilgarria!

Jarri harremanetan Itzulpenflowko lantaldearekin

Itzulpenflowri buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

itzulpenflow@elhuyar.eus

(+34) 943 36 30 40